XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otsailak 7 Zenbait gauza, bilatu gabe ere azaltzen dira, baina besteetan aldiz, propio jarrita ere alferrik izaten da.

Seguru nago, gaur ez bada bihar, bazterren batean aurkituko ditudala, baina oraingoz, besteak beste, Sarkisen lanak falta zaizkit.

Egun gutxitan, egia esan, material asko pilatu zait eta denbora pixka bat pasatu arte, beste ezer agertuko ez balitz, agian hobe.

Zazpigarren egun honi dagokion atala, nolanahi ere, aldez aurretik prest neukan eta nire Antzinako ispiluen oroimena aurrerabidean sartzeko aprobetxatu dut.

Ez dakit ondo abiatua naizen, eta gauzak korapilatzen hasiak zaizkidala uste dut.

Bestalde, galdutako lagun baten omenez ari naiz eta oraindik ondo gogoan gordetzen ditudan ospakizun saminak ez nituzke ahaztu nahi.

Helburu horretara iritsi beharrean nago, maizegi desbideratzen ari naizen arren.

Izan ere, euskara baldar honek lanak ematen dizkit, eta abiatuaren damua ere sortzen zait batzutan.

Euskaldun berriaren zama daramat gainean.

Desagertzear dagoen arraza bat omen gara.

Gerora ere, azalduko omen dira bakar batzu tarteka, (...).